Zergatik ez dago jabe gehiago elkarlanean aritzea erabakitzen dutenak?
Zintzoki eta apalki, ezjakintasunagatik uste dut. Hilabete gutxi hauetan Arteale Fundazioak hiru jabe aurkitu ditu proiektu pilotuan parte hartzeko prest. Sentsibilitate eta kezka sozialak dituzten pertsonak dira. Horietako batek Fundazioari eman dio bere apartamentua.
Uste sendoa dugu askoz pertsona gehiago daudela horrelako ekimenekin bat egiteko prest, ezagutzen dituztenean. Are gehiago, berekoikeriatik bertatik, izan ere, Euskadi bezain zahartuta egonik, migratzaileek lagunduko digute gehien. Gure gizarteak duen erronkarik zailenetako bat dela uste dut, eta, aldi berean, elkarbizitza sortzeko aparteko aukera bat, hainbeste falta zaiguna. “La Vida de 100 años” liburua irakurtzea gomendatzen dizuet.