Misioa

ArTealeren izenaren baitan jasotzen da antolamendu malgu eta autosostengagarriko TEAL paradigma, hierarkikoa ez dena, baizik eta entzumenean oinarritua, interaktiboa, jariakorra eta aldaketara moldagarria.

Eraldaketa soziala baketze hobea (handiagoa) lortzera bideraturik, ziur egonik gaizki kudeatutako gatazkak gaixotu egiten duela eta jakinda ondo kudeatutako gatazka oso sortzailea eta positiboa izan daitekeela, ArTealek bakegintzarik onena lortu nahi du, beste erakunde edo pertsona batzuekin proiektu pilotuak garatuz.

Pertsonengan eta haien bilakaera indibidual eta profesionalean gaitasun berriak sustatzea, proiektu pilotu zehatzen bidez, lankidetza eta garapen jasangarria sustatuz.

Balioetan oinarritutako sistema ekonomiko bat sustatzea, enpresak eta erakundeak giza garapen iraunkorrarekiko eta baketze sozialarekiko konpromiso kolektiboan nahasiz. Gizartearen zerbitzura dagoen ekonomia baten alde egiten duten enpresa guztiak elkartzea. Enpresak eta erakundeak sustatzea eta inplikatzea giza garapen iraunkorrarekiko eta bakegintza sozialarekiko konpromiso kolektiboan. ArTealeren balioen alde egiten duten eta balio horiek partekatzen dituzten enpresa guztiak biltzea.